2022/06/25 Egun osoan zehar

Sanjuanak, eguneko egitaraua

Sanjuanak, eguneko egitaraua
Andoain

09:00-14:00 Colombaire usakume tiroketa Pagamendin, San Juan Saria. Javier Portubururi omenaldia.

Adi! 11:00 Buruhandi eta erraldoi konpartsen topaketa Ondarreta ikastetxeko jolastoki estalian. Partaideak: Beasain, Elgoibar, Vitoria-Gasteiz, Villabona eta Andoain.

10:30 Pilotako finalak Arrate frontoian. Umeen eta gazteen eskuzko finalak.

12:00 Kantu kalejira txalapartaz lagunduta ibiliko da kalez kale Goikoplazan hasita.

12:30 Nesken Berria Pilota txapelketako finalak.

13:00 Puro relajo musika taldearen kontzertua Goikoplazan.

Adi! 14:30 Bazkaria La Salle-Berrozpe Ikastetxeko patioan: Txuleta Jana. Menuaren prezioa (ekainak 19 arte) Helduak 25 euro eta 12 urte arte 10 euro. Egunean bertan helduak 35 euro.Menua: txorizoa; entsalada mistoa, txuleta, gazta-menbriloa, intxaurrak. Sagardoa, ardoa eta ura. 

17:00 Pixie & Dixie txaranga ibiltaria.

16:30 Pilota partidak Arrate frontoian. Zesta puntako jaialdia: Hasiberrien kinielak; alebinen kinielak; infantilen finala; jubelinen finala eta Sanjuanetako I. Emakumeen zesta punta txapelketako finala.

17:30 XVII. Bizikleta Festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarriko ditu. Opariak izango dira parte hartzen duten guztientzat. Bi urtetik 
hamabi urte bitarteko haurrek
parte hartzeko aukera izango dute. Izen ematea, proba hasi baino 30 minutu lehenago egingo da. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxean.

19:00 Andoaindarra elkartearen danborrada. Ibilbidea: La Salle Etorbidea, Kale Nagusia, Agustin Leitza, Rikardo Arregi, Arteta, Nafarroa Plaza, Pio Baroja, Goikoplaza.

22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan

23:30 Remember Queen taldearen kontzertua Goikoplazan.

23:30-03:00 Sofia Gabanna eta Foyone-ren kontzertuak Nafarroa Plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!