2022/06/27 Egun osoan zehar

Sanjuanak, eguneko egitaraua

Sanjuanak, eguneko egitaraua
Andoain

11:30-13:30 Haur parkea Ondarretan: jokoak, puzgarriak eta ludoteka.

13:30 Agintarien harrera laurogei urteko aiton-amonei Udaletxe aurrean. Jarraian bazkaria.

17:00-19:30 Haur parkea Ondarretan: jokoak, puzgarriak eta ludoteka.

18:00 Haur danborrada: Ondarreta, La Salle-Berrozpe eta Aita Larramendi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte, alkate txikia eta herriko ordezkariak buru izango direlarik. Ibilbidea: Zumea plaza, Kaleberria, Kale Nagusia eta Goikoplaza

19:15 Bakartxo & Joseba dantza eskolako ikasle gaztetxoen emanaldia Goikoplazan.

19:45 Klaap dantza eskolako ikasleen emanaldia Goikoplazan.

20:15 Master Class Fit Gipsy Goikoplazan.

22:30 Ragnaroc 8 kalejira piroteknikoa Juanita Alkain plazatik Goikoplazaraino.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!