Abeslari andoaindarrak esperientzia handia du eszenatoki gainean; izan ere, Kauta talde ezaguneko abeslaria izan zen denbora luzez. Oraingoan, "Esnatu baino lehen" albumarekin datorkigu, zortzi kanta biltzen dituen bilduma. Urteetako isilaldia hautsiko du andoaindarrak.
Bakarlaria zarenetik jo al duzu kontzertu osorik ala debut bat dela esan genezake?
Eskainiko dudan kontzertua estreinaldia dela esan genezake. Boskote gisa debuta egingo dugu aurtengo San Juan jaietan. Diskoa kaleratu ostean akustikoan emanaldi txikiak eman izan ditudala, baina talde soinuarekin eta taldekideekin batera jaietakoa izango da lehen aldia.
Berezia izango da Sanjuanetan herriaren aurrean zure lana erakustea ezta? Plaza gizona zara, baina urduritasuna sumatuko duzu ezta?
Urduritasuna sumatze normala da. Izan ere, zazpi urte daramatzat oholtza batera igo eta kontzertu bat eskaini gabe. Gauzak horrela, zerbait berezia sumatu dut azken asteetan, baina ezer neurriz kanpokoa.
Bestalde, presioa puntu hori antzeman dut. Boskotearen estreinaldia izanda gauzak ondo egin nahi ditugu. Halaber, andoaindarrengandik babes handia sumatzen dut, seguruenik, beste herrietan nabarituko ez nukeena. Zergatik?
Lagunen, familiaren eta ezagunen artean joko dudalako. Gainera, ingurukoek gertutik bizitu dute disko honen sorkuntza-lana, eta babes handia izan dut. Igandeko kontzertua haiei eskaintzeko desiatzen nago eta seguru hunkigarria izango dela.
Prestaketa lanetan azken hilabeteetan soilik egon naiz. Izan ere, taldekideak ere musikariak direnez, mila proiektuetan murgilduta daude eta egutegi estua dute. Ez hori bakarrik, ia ezinezkoa zitzaigun kontzertuak lehenago ematen hastea.
Aitortu behar dut, diska kaleratzeak sorrarazi zidan nekeak ere eragina eduki duela eszenatokira buelta luze jotzearekin. Gainera, atseden apur bat hartu nahi nuen; nire lana dut, ez naiz musikaz bizi eta, horrez gain, mila gauza gehiago ditut.
Udan kontzertu gehiago lotuta dituzu? Nola aurreikusten duzu etorkizuna musikaren alorrean?
Kontzertuak lotzearen gaia ez da batere erraza. Batez ere, zuk zeuk bilatu behar dituzunean eta zerotik hasten zarenean. Arestian aipatu bezala, nire lana dut eta musika ez da nire ogibidea. Hala ere, etorkizunean kontzertu gehiago emango ditudala esan dezaket, nahiz eta datak zehazteke dauden.
Esanak esan, sorkuntza lana dut lehentasun; oraintxe bertan oso gogotsu nago, baina ezin diot nahiko nukeen denbora guztia eskaini.