Aurtengoa hamargarren edizioa izango da Kontzejupean. Ikusmira handia sortu ohi izan du, frontoi berezia izanik ez-ohiko jokamoldea edukitzeagatik.
Eguerdiko 13:15ean hasiko dira partidak; lehenik 3. eta 4. posturako norgehiagoka jokatu da eta, ondoren, finala. Lehen partida, Jon Beldarrain-Beñat Salbador eta Eneko eta Iker Uria anaien artekoa izango da. Finalean Eneko Belokik eta Xabat Amilibiak Julen Gaztañaga-Mikel Arberas bikotearen aurka jokatuko dute.
Aurtengo edizioan 7 bikotek eman dute izena, eta partaidetza aspaldiko gazteena izan da.