Andoni Gonzalez andoaindarrak akordeoilari gazteen lehen saria irabazi du

Aiurri 2022ko eka. 22a, 14:01
Saritutako ikasle akordeoi-joleak, irakaslearekin (Argazkia: Francisco Escudero Kontserbatorioa)

55. Espainiako Akordeoi Lehiaketa eta 2. Splash Akordeoi Lehiaketa ospatu dira Santanderren joan den asteburuan, eta bertan Andoni Gonzalez Iparragirre andoaindarrak lehen saria irabazi du Splahs Lehiaketako 7. mailan (2006an edo beranduago jaioak). Argazkian, atzean ageri da, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorioko Salba Parada irakaslearekin eta beste ikasle sarituekin (Martin Cabrera, Oliver Cabrera, Lucia Fernandez eta Ander Fernandez) batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!