Sanjuanak 2022

Hiribus zerbitzu berezia jaietan

Aiurri 2022ko eka. 23a, 08:21

Sorabilla, Karrika, Etxeberrieta, Calonge edota Buruntza-Leizotz aldean bizi diren festazaleentzat Gautxoria gaueko bus-zerbitzua erabiltzea abantaila handia izango da. Ekainaren 23tik 26ra martxan izango da gauerdiko 00:30etik goizaldeko 04:00ak arte.

Mugikortasunaren eta irisgarritasunaren ikuspegitik, zerbitzu baliagarria da. Gainera, bidaiariak non geratu eskatzeko aukera izango du, etxera bidean herritarrei segurtasuna eskainiz. Ostegunetik igandera martxan egongo da, aurreko urteetako ekimenari jarraipena emanez.

Udaletxearen atzealdean, Agustin Leitza kalean, egongo da Gautxoria bus-zerbitzua irteteko prest. Autobusa bete ahala abiatuko da eta geldialdiak nahieran aukeratu ahal izango ditu bidaiariak. Behin ibilbidea abiatuta, bide osoan ez da bidaiaririk hartuko.

  • Ekainak 23 osteguna: 00:30-04:00.
  • Ekainak 24 ostirala: 00:30-04:00.
  • Ekainak 25 larunbata: 03:00-04:00.
  • Ekainak 26 igandea 03:00-04:00.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!