Yerai Martin andoaindarra emakumezkoen Eibar futbol taldeko entrenatzaile izendatu dute

Aiurri 2022ko eka. 23a, 09:03
Eibar taldearekin kontratua sinatzen. Arg: Eibar

Azken denboraldi honetan, Gazteen Liga Nazionala zuzentzeaz gain, Antiguoko lehen lau taldeen koordinatzailea izan da. Horrez gain, emaitza onak lortu eta ingurukoen konfiantza osoarekin egin du aurrera. 

Yeray Martin emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria da. 29 urteko Andoaingo prestatzailea Antiguoko futbol taldetik dator, eta, azken denboraldi honetan, Gazteen Liga Nazionala zuzentzeaz gain, lehen lau taldeen koordinatzailea ere izan da.

Lau denboraldi egin ditu klub donostiarrean, harrobiko hainbat talde zuzentzen. Donostiara joan aurretik, Yeray Martinek Euskalduna zuzendu zuen eta bere emakumezkoen saileko koordinatzailea ere izan zen. Gipuzkoarrak Usurbilen hasi zuen entrenatzaile ibilbidea, eta hiru denboraldi egin zituen bertan.

ImagenErdiko ilaran ezker-eskuin: Endika Huizi, Yerai Martin eta Aitor Gaztañaga andoaindarrak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!