Bizikleta martxako parte-hartzaileek Atarrabia-Baiona ibilbidea osatuko dute gaur, eta bihar, berriz, Baiona-Irun. Azkenik, larunbatean iritsiko dira Donostiara, esan bezala.
Nagusiki hiru aldarrikapen gizarteratzeko antolatu dituzte bizikleta martxa zein manifestazioa: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, zerbitzu publikoen indartzea, eta, babesa eta zaintza lanen banaketa (ez daitezen soilik emakumeen ardurak izan).