Larunbatean Berria Txapelketako emakumezkoen finala izanen da Arrate pilotalekuan

Aiurri 2022ko eka. 23a, 11:16

Berria txapelketaren 17. edizioa jokatuko da larunbat honetan Arraten. Olatz Arrizabalagak eta Nora Mendizabalek Leire Garairen eta Leire Gaminderen aurka jokatuko dute. Arrizabalagak eta Mendizabal andoaindarrak Larrarte eta Capellan mendean hartu zituzten, aurreko partidan (22-11). Maila handia erakusten ari dira eta final ikusgarria izatea espero da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!