Azoka txiki alternatiboa egingo da uztailaren 3an Andoaingo Gaztetxean

Aiurri 2022ko ekainaren 23a

Goizean artista, artisau zein eragileek beren postuak jarriko dituzte. Azokan parte hartu nahi duen edonork jar dezake askotariko gauzak saltzeko mahaiak: esaterako, arropak, liburuak, pitxiak, koadroak eta marrazkiak, beste askoren artean. Izen ematea ekainaren 26a baino lehen egin beharko da; horretarako, jarri kontaktuan andoaingogaztetxea@gmail.com posta elektronikoaren bitartez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!