Sanjuanak 2022

Palako 46. Txapelketako partidak jokatuko dira 18:45ean hasita, Arrate pilotalekuan

Aiurri 2022ko eka. 23a, 12:04

Ligaxkako partida.

Arratsaldeko 18:45ean hasita zenbait partida jokatuko dira paleta gomaz Arrate pilotalekuan. 3. eta 4. postuetako norgehiagoka Iker Laso-Imanol Borrero eta Gotzon Lete-Josu Balerdi bikoteen artekoa izango da. 20:00tan, berriz, final handia jokatuko da, Julen Loidi-Iñaki Lopez de Munain eta Mikel Agirre-Ion Beloki bikoteen artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!