Bizikletak garbitzeko eta konpontzeko gunea, Urigain parean

aiurri 2022ko eka. 23a, 12:22

Bizikletak garbitzeko edo konpontzeko tokia ipintzen ari dira Plazaolako bidegorrian, Urigain etxearen parean. Zehazki, bizikletak garbitzeko iturria zein tutu malgua, oinarrizko konponketak egiteko tresneria (bihurkinak, Allen giltzak, aire integratuko ponpa…), eta, zortzi bizikleta bertan uzteko tokia ari dira instalatzen.

15.000 euroko aurrekontua bideratu da obrarako, eta Udaleko zerbitzuetako langileak ari dira lanean. Bizpahiru astetan bukatuta egongo dela aurre ikusten dute.

Jada, Otietan, Bisitarien Etxean ipinita dago antzeko lekua.

Bestalde, Auzokalteko tunelak itxita segitzen du, orain egun batzuk barruan gertatutako lur jausia dela eta. Lehentasuna dauka oinezkoen segurtasunak, eta Udaleko teknikariak tuneleko sabaia aztertzen ari dira, bere arrisku maila zertan den jakiteko. Bien bitartean, itxita mantenduko dute 300 metroko tunela, eta Otietara eta Leitzaranera Lizarkolako kanala edo GI-3091 errepidea erabiliz hurbildu beharko da.      

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!