Udal Musika Eskola Banda, zuzenean Goikoplazan

Aiurri 2022ko ekainaren 24a

Axeri-dantza amaitu eta berehala jaiari jarraipena eman dio Udal Musika Eskola Bandak. Emanaldi garrantzitsua da San Juan egunekoa, eta Goikoplazan dozenaka zaletu bildu dituzte. Ikusleei dagokionez eguzkiak gogotik jo du ia emanaldi osoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!