22 urte besterik ez ditu Sofia Gabannak (Buenos Aires, 2000), eta, jada, bere melodiek arrastoa utzi dute nazioartean. Nathy Peluso artista ezagunaren ahizpa da, eta rapa oinarri, orain gutxi kaleratu du bere lehen albuma, "Maté el amor".
Grafitiaren bidez egin zuen salto Pedro Armando Navarro Foyone (Malaga, 1991) rap abeslariak hip hop mundura. 2011 urtean kaleratu zuen lehen lana, eta, harrezkero, geroz eta ezagunagoak bihurtu dira bere abestiak.