Buruntzako gurutze frankista eraisteagatik Ernaiko ordezkaria deklaratzera deitu dute

Mikel Arberas 2022ko eka. 27a, 13:27
Abenduaren 18an botatako gurutze frankistaren argazkia.

Ernaik gurutzea frankista eraistearen egiletza bere gain hartu zuen abenduaren 18an. Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak jarri zuen gazte antolakundearen aurkako salaketa.

Tolosako Instrukzioko 3. zenbakiko Epaitegiak Ernai Gazte Antolakundeko gazteen legezko ordezkaria deklaratzera deitu du, joan den urteko abenduan Buruntza mendiko gurutzea eraisteagatik. Uztailaren 18an, goizeko 11:00etan deklaratu beharko du kereilatuak. Eginbide hori bideokonferentzia-sistemaren bidez gauzatuko da.

Gainera, PPk akusazio partikular gisa aurkezteko eskatu zien Lasarte-Oriako, Andoaingo eta Urnietako udalei ere, gurutzea frankisten zutitu bazuten ere, herritarren eta mendizaleen elkargune bilakatu zelako.

Kontestu historikoa

Buruntzako gurutzea 1939ko abuztuan zutitu zuten, 1936ko kolpe militar faxistan parte hartuz hil ziren matxinatuak omentzeko asmoz. Falange erakundearen ekimena izan zen, eta Andoaingo Udalaren babesa izan zuen.

Informazio gehiago Aiurrik abenduaren 18an idatzi zuen artikuluan.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!