Ainhoa Aiertza aurkezleak adierazi zuen bezala, dantza urbano estiloko dantza mota desberdinen fusioa prestatu zuten Bakartxo&Joseba eskolako gazteek, eta horrexekin gozatu ahal izan zuten ikusleek.
Hona zer gaineratu zuen: "hiri dantza edota danza urbanoak, Streedanceak, mugimendu markatuak eta kementsuak ditu ezaugarri nagusi gisa, eta teknika handia behar duten beste mugimendu batzuekin txandakatzen dira. Estatu Batuetako auzo marjinaletan, New Yorkeko Bronx auzoan, esaterako, sortutako dantza mota izan arren, egun, oso onarpen handia duen dantza mota bat da".
Ikuskizunaren amaiera aldera, Ibane Amigotek eta Nerea Hernandezek erakustaldi berezia egin zuten. The Leeks da bikotearen izena, eta Espainiako txapelduna da dantza urbanoko estiloan.