Sanjuanak 2022

Mendiluze, Enbeita, Alberdi, Lujanbio, Egaña eta Arzallus bertsotan Sanjuanetan

Aiurri 2022ko eka. 28a, 15:40

Sei bertsolari: Onintza Enbeita, Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus San Juan egunean bertsotan aritu ziren, Unai Ormaetxea gai jartzailearen esanetan. Hainbat gai jorratu zituzten, eta horietako saio gehienak, bideoz ikusgai:

Honakoa gaiak, besteak beste: beroaren aurkako estrategiak; bertso eskolako ikasleek (Sara, Aner, Gorka eta Gaizka) jarritako puntuak; autoa partekatzera derrigortuta dauden etsaiak; armagintzako langileak; emakume migratzaileak, pandemia osteko parrandak, bertso elkarteko webgunearen hakeatzaileak... 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!