Kaletxikiko Jaiak 2022

Kaletxikin bertso saioa: Beloki eta Mendiluze, bertsolaria eta bere emaztea

Aiurri 2022ko uzt. 1a, 14:03

Ion Beloki eta Jon Mendiluze bertsotan. Gaia: Beloki bertsolaria da bata eta Mendiluze bere emaztea. Haurraren zainketarekin dauzkate arazoak. Kaletxikiko jaietan joan den asteazkenean egindako bertso saioa, Joanes Illarregi, Jon Mendiluze, Nerea Elustondo, Jone Uria, Amaia Agirre eta Ion Beloki, Xabier Ariznabarreta gai jartzailearen esanetara. Punttuka bertso eskolak eta Jai Batzordeak antolatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!