Sagardo dastaketa eta lehiaketa aurretik, Jai Batzordeak gogoan hartu nahi izan du auzoan eta jaietan hain ezaguna zen Jose Antonio Arozena Goenaga Txena, 2020ko azaroaren 15ean hil zena. Bere alargun Nekane Lasari aurreskua eskaini zaio; Ainara Lasa iloba izan da dantzaria, Mikel Urdangarinen biolinak doinua jarrita. Une hunkigarria bizitu dute Kaletxikiko plazara bildu diren guztiek, oso estimatu baitzen Arozena. Ekimeneko argazkiak eta bideoak, ikusgai: