Hona zeintzuk izan diren aurtengo edizioko hamabi sagardogile parte-hartzaileak: Akarregi (Astigarraga), Eula (Urnieta), Gaztañaga (Andoain), Setien (Urnieta), Irigoien (Astigarraga), Lizeaga (Astigarraga), Itsasburu (Hernani), Mizpiradi (Andoain), Petritegi (Astigarraga), Rufino (Hernani), Urdaira (Usurbil) eta Zabala (Aduna).
Epaimahaia, berriz, honako herritarrek osatu dute: Pedro Mungia, Joxerra Bengoetxea, Jon Goikoetxea, Mikel Irigoras, Gorka Irigoien, Jose Luis Perez, Alberto Eskisabel eta Lorentzo Usandizaga.
Asier Gaztañagak jaso du txapela, Jose Mari Lizeagak bigarren saria, eta Alberto Santa Krutzek hirugarrena.