Azoka txiki alternatiboa egin zen Andoaingo gaztetxean

Aiurri 2022ko uzt. 4a, 10:47

Bigarren azoka txiki alternatiboa ospatu zen atzo goizean Andoaingo Gaztetxean. Bertan, zazpi artistek parte hartu zuten. Horrez gain, Goiatz Salbador andoaindarrak kontzertu bat eskaini zuen eguerdiko 12:30ean. Herritar ugari gerturatu ziren, produktuak ikusi edota erostera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!