Egun bakarreko jaiak Karrikan

Aiurri 2022ko uzt. 5a, 07:10

Jaiak berrabiatuko dituzte Karrikan, egun bakarreko ospakizunarekin. Goizean hasi eta gauerdira bitarte, adin guztiei zuzendutako ekitaldiak iragarri dituzte.

Ostiralean hasi eta igandera bitarte luzatzen ziren jaiak Karrikan. Aurtengoan egun bakarrera mugatu dute festa. Jaiak antolatu ala ez antolatu, bi aukeren artean festaren alde egitea erabaki dute. 

Jaietan ohikoak ziren txokolate-jatea eta sardin jatea eta batez ere igande arratsaldeko karaokea ez dira aurtengo egitarauan agertzen.

Hauxe da Jai Batzordeak egokitu duen egitaraua:

Uztailak 9, larunbata

  • 11:00 Puzgarriak eta apar festa. Bainujantzia eta txankletak eramateko deialdia egin diete haurrei.
  • 12:00 Sagardo txapelketa.
  • 12:00 Euskaraldiaren txokoa.
  • 13:00 Paella txapelketa.
  • 14:30 Herri bazkaria.
  • 17:00 Puzgarriak.
  • 20:00 Danborrada.
  • 21:30 Danborradako afaria.
  • 23:00 Poteoa Joselontxo's txarangak lagunduta.

Jaien berri sareetan

Instagram kontua zabaldu dute, jaiaren berri emateko.

 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de comisión de fiestas (@karrikakojaiak)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!