Gaztetxean Drag Show ikuskizuna egin zen iragan ostiralean

Aiurri 2022ko uzt. 5a, 09:59

Albina Stardust eta Divina Comedia

Albina Stardust eta Divina Comedia "Drag Queen"-ak Andoaingo gaztetxean izan ziren iragan ostiralean. Emankizuna gaueko 10:00tan hasi zen eta ez-ohiko ikuskizunaren ostean, pintxada feministak giro zuen gaua. Lehen aldia da Andoaingo Gaztetxean mota horretako ikuskizuna egiten dela, baina harrera ona eduki zuen eta hainbat herritar gerturatu ziren ikuskizunaz gozatzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!