Iñaki Jauregik irabazi du XVII. Karmelo Lasarte Memoriala

Aiurri 2022ko uzt. 6a, 17:50

Sanpedroetako programaren barruan, XVII. Karmelo Lasarte Memoriala egin zen Pagomendin, galeper tiraketaren modalitatean. Partaidetza handia eta oso lehiatua izan zen.

Azkenean, Iñaki Jauregi andoaindarra nagusitu zen, Angel Urrutia eta Txema Méndezen aurretik. Emakumezkoetan Saioa Urrutia izan zen garailea, eta beteranoetan Pedro Laborde. Ontzako bazkideen artean, Jesus Sagaseta izan zen lehenbiziko sailkatua, astebete lehenago Sanjuanetan lortutako garaipena berretsiz.

Sari banaketan, Ontzako ordezkari Joxe Mari Tolosarekin batera, Andoni Etxeberria Lasarte aritu zen, Karmelo zenaren biloba.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!