Goazen Jolastera programako haurrek entzierroa ospatu dute

Aiurri 2022ko uzt. 7a, 15:56

San Fermin egunarekin bat eginez, Goazen Jolastera programako haurrek eta beren begiraleek entzierroa ospatu dute Goikoplazan, gaur goizean. Zuri-gorriz jantzita eta zezenak bideratzeko korrikalariek ohikoa duten egunkaria eskuan zutela agertu dira plazara guztiak ere. Entzierro hasierako "Entzun arren San Fermin..." abestia kantatu, eta hortik aurrera, lasterka bizian ibili dira. Bideoa, ikusgai:    

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!