Udalak erantsi duenez, "ibilbide proiektuaren agiri guztiak errazago ulertu eta berrikusteko, Hirigintza Sailak Udalaren webgunean jarri ditu garrantzitsuenak. Era berean, herritarren eskura jartzen dira Udalaren komunikazio-bide guztiak, Gipuzkoako Foru Aldundiari helarazteko herritarrek, elkarteek eta enpresek egin nahi dituzten ekarpen edo alegazio guztiak. Horretarako, Hirigintza Lansailera jo dezakezue eta bertan Udalaren baliabide teknikoak behar dituen ororen esku jarriko dira. Kontuan hartuz oporraldien inguruko egunetan gaudela, Udalak Aldundiari eskatuko dio alegazioak aurkezteko epea luza dezala irailaren 30era arte".
Planoak ikusgai, bihartik aurrera
Bastero Kulturgunean, Allurralde kiroldegian eta Arrate pilotalekuan ikusgai jarriko dituzte planoak.