Zumeatarra Kirol Taldeko lasterkariak maila ona erakusten ari dira

Aiurri 2022ko uzt. 8a, 10:02

Aimar Sukuntza gaztea "Gran Triatlon Madrid" lasterketan izan zen asteburuan. Asier Etxezarreta Andorran izan zen IronMan lasterketa ezaguna korritzen.

Sukuntza Madrilen izan zen triatloi lasterketan parte hartzeko. Emaitza oso onak eskuratu zituen; izan ere, junior mailan lehen postua lortu zuen eta sailkapen orokorrean podiumeko hirugarren postua eskuratu zuen. 

Etxezarrerak ere asteburu bizia eduki zuen, Andorra aldetik. IronMan 70.3 lasterketan parte hartu zuen: Zumeatarrako kirolariak 1,9 km igeri, 90,1 km bizikleta gainean eta 21,1 km oinez egin behar izan zituen. Hori gutxi balitz, bere mailan (45-49 urte bitarte) lehen postuan sailkatu zen eta, orokorrena, 32. postuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!