16. pilota txapelketako finala izango da aurtengoa; 22:00tan hasita bi partida jokatuko dira. Batetik, 3. eta 4. postukoa, Jon Irazu-Axier Iraola bikoteak Eneko Uriaren eta Beñat Salbadorren aurka jokatuko dute. Ondoren, Jon Jauregik eta Lontxo Santa Cruzek finala jokatuko dute Mikel eta Julen Gaztañaga anaien aurka.