Karrikako danborradak Mari Carmen Rodriguez "txokolatera" gogoratu zuen

Aiurri 2022ko uztailaren 10a

Karrikako danborradako kideek, 2019ko irailean zendu Mari Karmen Rodriguez Garcia auzokideari omenaldi xumea eskaini zioten atzo. Auzoko jaietan beti-betiko parte-hartzaile maitagarri horietakoa izan zen Mari Karmen Rodriguez, eta besteak beste, txokolate jatearen ekitaldiaz arduratu ohi zen; horrexegatik "txokolatera" deitu ohi zioten auzoan. Senitartekoei lore sorta eskaini diete, eta ondoren, Karrika Martxa jo dute danbor-joleek. Argazki bilduma eta bideoa, ikusgai:    

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!