Bertan, hamaika elkarte edo herri eragile agertu ziren. Horiek guztiek, ekitaldiz ekitaldi, txalotzeko zein hobetzeko alderdiak zeintzuk diren hurrengo urtetako Sanjuanetarako zehaztu zituzten.
Aldi berean, elkarte horietako batzuk, bileran zehar, auzitan jarri zituzten zenbait kontu. Hala nola: Jai Batzordearen funtzionamendu eredua; aurrekontu orokorra izugarri igo izana aurreko urteekin alderatuta; aurrekontua batik bat igo izana izen handiko kontzertuekin, eta aitzitik, gauza berbera ez gertatu izana herri elkarteekin; Udalak ez baloratzea behar bezala herriko elkarteek San Juan jaiei eta herriko kulturgintzari egiten dieten ekarpena.
Andoaingo kultur bizitza Udalak eta herriko elkarteok elkar hartuta sustatu behar dugula sinesten dugulako, itxaropena dugu auzitan jarritako gai horiek etorkizunean, San Juan jaiak heldu aurretik, eztabaidatu eta onbidean jarriko ditugula guztion artean.
Elkarte sinatzaileak
Alberto Agirre Abesbatza, Andoaingo Trikitilari Taldea, Andoaingo Txirrindulari Eskola, Auzoetako Jai Batzordea, Axeri Dantza Elkartea, Bakartxo&Joseba Dantza Akademia, Gazteleku Pilota Eskola, Kantu Kalejira, Lebiton Buruhandi eta Erraldoien Konpartsa, Maizorri Txalaparta Eskola, Punttuka Bertso Eskola, Urki Dantza Taldea eta Zumeatarra Kirol Elkartea.