Etxeberrietako jai-egitaraua, uztailaren 29tik 31ra

Aiurri 2022ko uzt. 21a, 10:38
2019ko jaietako danborradako argazkia.

San Inazio egun horren bueltan ospatu izan dira jaiak Etxeberrieta auzunean. Uztaileko azken hiru egunetan, asteburuarekin bat eginez, auzotarrak eta bertaratzen direnak festa giroan murgilduko dira.

Uztailak 29, ostirala

17:00 Jaien hasierako txupinazoa.

17:30 Euskaraldiaren txokoa Etxeberrietan, ondoren txokolatada Kotoi elkartean.

18:30 Haurrentzat jolasak Etxeberrietako plazan.

19:00 Patata-tortilla lehiaketa. 20:00 Afari-merienda zelaian.

21:00 Kontzertua: Merina Gris, J.Martina, Zigor DZ.

Uztailak 30, larunbata

12:00 Sagardo dastaketa Etxeberrietako plazan.

16:00 Mus lehiaketa Kotoi elkartean.

18:00 Herri Kirolak Etxeberrietako belazean:  Etxeberrieta vs. Goiburu. Egin beharreko ariketak: Sega, lokotxak, txingak eta korrika saioa.

20:00 Danborrada. 20:30 Kontzertua:  Dukkha, Ken Bat.

Uztailak 31, igandea

10:00 Kalejira.

10:00 Krosa. Ondoren, omenaldia.

11:30 Meza Santa Krutz elizan.

12:00 Kantujira.

12:00 King-Boxing erakustaldia.

14:00 Bazkari herrikoia.

20:00 Toka lehiaketa.

20:00 Sardina jatea.

20:30 DJ KI.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!