Gaztetxeak antolatutako txapelketaren finala ostegun honetara aurreratu dute

Aiurri 2022ko uztailaren 21a

Hamasei taldek ekin zioten txapelketari, eta azkenetara iritsi dira jada. Ostiral arratsalderako jarrita zuten azken saioa, baina eguraldi kaskarra iragarrita dagoela eta, ostegunera aurreratu dute, ordutegi berberari eutsita.

Finalaurrekoak:

17:30 Aquanis-Kata y Kila W.

18:00 Geriatric-Vikings.

Finalak:

19:30. 3. eta 4. postuak.

20:00. Finala.

Bukatzeko, sari banaketa eta zizka-mizkak.

"Hiruko" eta "Txu Bol" (Two Ball) txapelketak ere iragarri dituzte egun berean.

Hona aurtengo parte-hartzaileak: Ambizurdos, Argigorrieta, Vozka Junios, Bar-Bi, Kata y Kila Wildcats, Splashbrothers, A-P, Los Txistularis, Vikingos, Suzko Uzkia, Geriatrik, Patxanga, Not in my house, Mixto York, Aguanis eta Tamagochi F

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!