Buruntza jaietan murgilduko da abuztuaren 15ean eta 16an

Aiurri 2022ko abu. 1a, 07:00

Buruntzako jaiak abuztuan egingo dira, antolatzaileak udaberrira aldatzeko saiakera aztertzen aritu ostean. Ohi bezala, Sanrokeak ospatuko dituzte abuztuaren 15ean eta 16an.

Abuztuak 15, astelehena

19:00 Susana Cencillo akordeoilariaren eta Iban Gurrutxaga gitarristaren emanaldia. "Hango eta hemengo kantak" izeneko emanaldia, Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean.

Abuztuak 16, asteartea
SAN ROKE EGUNA

10:30 Olagain txistularien kalejira auzoan barrena.

11:00 Meza auzoko hildakoen alde, San Martin eliza zenaren aztarnen inguruan. Kantari ariko dira bertsolariak.

11:30 Soka dantza, txistularien
eta Urkikoen eskutik.

11:30 Euskaraldiaren txokoa.

12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Agin Laburu.

12:45 Toka txapelketa.

13:30 Bazkaria Gaztañagan. Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolarien saioa.

18:00-20:00 Erromeria Elustondo anai-arreben eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!