Partaidetza gazteagoa izan du 3x3 saskibaloi txapelketak, baina eskarmentua horrelako lehiatan garrantzia handikoa izaten da. Finala estua izan zen, markagailua 11-11ra iritsi arte. Azken txanpan, lehia estuan eta erraztasun gutxirekin bidea egiten asmatu zuen Geriatric taldeak.
Giro ederra sortu zen Gaztetxearen kanpoaldean, eta horretan zeresan handia izan zuten Asier disko jartzaileak eta Mikel speaker-ak. Azken hau bikain aritu zen bere lanean, euskara ederrean. Profesionalen pare partidaren jarraipena egin zuen, adierazpen neurtu eta zuzenen bitartez. Aipamen berezia merezi dute ere epaile lanetan eta markagailua zaintzen aritu ziren gazteek.
Arratsalde bikaina izan zen, txapelketari amaiera borobila eman ziona.
Aurtengo txapeldunak:
• 3x3 basket txapelketa: Geriatrik.
• Hiruko saskiraketak: Unai Rodriguez.
• Txuball txapelketa: Aitor eta Jon.