Andoain Euskaraldia'22

Andoaingo Euskaraldiaren jarraipena sareetan

Aiurri 2022ko uzt. 22a, 11:19

Andoaingo Euskaraldiaren aurkezpena ekainaren 28an egin zuten, eta pixkanaka martxan jarri dira. Barrura begira, entitateekin hasi dira lanean. Kanpora begira, sare sozialak martxan jarri dituzte.

Horiez gain, aurtengo Euskaraldiaren arropa eta poltsak iritsi dira eta udan Kale Nagusiko Li dendan egongo dira salgai. Euskaraldia ekimen betean murgilduko da irailean, hilabetearen erdialdean deituko duten batzarrarekin.

Andoaingo Euskaraldiko sare Sozialak honakoak dira:

Instagram: https://www.instagram.com/andoaingoeuskaraldia/ 

Twitter: https://twitter.com/AndoaingoE 

Facebook: https://www.facebook.com/andoain.euskaraldia.9 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!