Sanestebanak 2022

San Esteban jaien atarian, oztopoen lasterketa eta kontzertua

Aiurri 2022ko uzt. 22a, 19:22
2017an San Estebango gazteek eta Denontzat gimnasioko kirolariek "desapiyua" jokatu zuten, era guztietako kirol eta oztopoak oinarri edukita (argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai).

Goiburu auzoan uztailaren 31n eta abuztuaren 3, 5 eta 7an ospatuko dira San Esteban jaiak, baina jai giroa berotzen joateko asmoz, larunbat honetarako jai polita antolatu dute, oztopoen lasterketa, afaria (oilasko eta ogitartekoekin) eta Urtz taldearen kontzertuarekin.

Hona egitaraua:

* 16:00 II. "Denontzat Race" Oztopoen Lasterketa. 10 km.etako distantzian 30 oztopo gainditzeko.

Denontzat Gimnasioak antolatuta.

* 20:00 Afaria. Oilasko eta ogitartekoekin; Txosna irekita egongo da.

Sega San Estebango Gazte Asanbladak antolatuta.   

* 22:00 Kontzertua, Urtz Pasaiako rock musika talde beteranoarekin.

Andoaingo Udalak antolatuta.

Oharra:  Bus zerbitzua, Zumeako bus geltokitik egongo da, 14:30etik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!