Behin behineko babes-sistema jarri dute Otietako tunelean, pasabidea erabili ahal izateko

Aiurri 2022ko uzt. 23a, 09:00

Leitzaran bailaran murgiltzeko oinezko eta kirolari askoren sarbidea Otietakoa, eta tunela berriro zabalik dago.

Udaleko Zerbitzuetako zinegotzi Izagirrek ohar bidez adierazi duenez, "behin-behineko babes-elementu bat diseinatu eta eraiki behar izan da, euste-funtzioa beteko duena, erabiltzaileei zubia segurtasun-berme hobeekin zeharkatzeko aukera emanez". Gailu horri esker, Otietako tunela berriro ireki ahal izango da, urrian behin betiko konponketei heldu arte. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!