“Itzalpean gozatzeko, literatura, zinema eta musika gomendioak” lelopean, udako irakurketa gida zabaldu du Liburutegiak. Adinen araberako gomendioak sailkatzen ditu gidak: 0, 6 edo 9 urtetik aurrera, gazteak eta helduak. Aldi berean, filmak eta musika ere aipatzen ditu gomendioen zerrendan. Bestalde, liburutegiaren udako ordutegia, honako hauxe da: uztailaren 29a bitarte, astelehenetan 10:00-13:00/16:00-20:00, eta asteartetik ostiralera 10:00-14.00; abuztuan eta irailaren 8a arte: 10:00-14:00. Fonoteka-bideoteka, berriz, itxita egongo da.