Etxeberrietako Jaiak 2022

Etxeberrieta auzoa jaietan murgilduko da, asteburu osoan

Aiurri 2022ko uztailaren 29a

2019ko jaietako danborradako argazkia.

Arratsaldean hasi eta igande iluntzera bitarte gizarte, kirol eta kultura mailako hitzordu ezberdinak iragarri dituzte.

Uztailak 29, ostirala

17:00 Jaien hasierako txupinazoa.

17:30 Euskaraldiaren txokoa Etxeberrietan, ondoren txokolatada Kotoi elkartean.

18:30 Haurrentzat jolasak Etxeberrietako plazan.

19:00 Patata-tortilla lehiaketa. 20:00 Afari-merienda zelaian.

21:00 Kontzertua: Merina Gris, J.Martina, Zigor DZ.

Uztailak 30, larunbata

12:00 Sagardo dastaketa Etxeberrietako plazan.

16:00 Mus lehiaketa Kotoi elkartean.

18:00 Herri Kirolak Etxeberrietako belazean:  Etxeberrieta vs. Goiburu. Egin beharreko ariketak: Sega, lokotxak, txingak eta korrika saioa.

20:00 Danborrada. 20:30 Kontzertua:  Dukkha, Ken Bat.

Uztailak 31, igandea

10:00 Kalejira.

10:00 Krosa. Ondoren, omenaldia.

11:30 Meza Santa Krutz elizan.

12:00 Kantujira.

12:00 King-Boxing erakustaldia.

14:00 Bazkari herrikoia.

20:00 Toka lehiaketa.

20:00 Sardina jatea.

20:30 DJ KI.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!