Etxeberrietako Jaiak 2022

Jaien hasierako ekitaldiak Etxeberrietan

Aiurri 2022ko uzt. 29a, 18:31

Arratsaldeko bostetan hasiera eman diote Aita Larramendi kaleko 10. zenbakitik. Suziria bota eta ikurriña mastan jarri ondoren, ospakizuna Etxeberrietako plazara mugitu da.

Euskaraldiaren txokoa, letxuak ontziratzeko eta etxera eramateko tailerra, txokolate-jatea... jasien hasiera haurrena izan da. Arratsaldean zehar patata-tortilla lehiaketa eta auzo afaria iragarrita daude.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!