Juan Antonio Amilibia "Katto"ren lagunak Etenetako zutarrian bildu dira, lainopean, gaur goizean. Maizorriko txalapartariek ekin diote ekitaldi xumeari, eta aurreskuarekin, kantuekin eta dantzarekin jarraitu dute ondoren. Andoainen kultur eragilea izan zen "Katto" 2012ko uztailaren 29an Pirinioetan hil zen, eta geroztik, urtero hartu dute gogoan. Ekitaldia, bideoz ikusgai: