Etxeberrietako Jaiak 2022

Goiburuk irabazi du Etxeberrietako auzoen arteko desafioa, herri kiroletan

Aiurri 2022ko uzt. 30a, 22:21

Etxeberrieta eta Goiburu auzoen arteko desafioa jokatu dute Miranda pasealekuko belardian, Etxeberrietako jaietan baitan. Segan, lokotxa biltzean, Txinga eramate eta korrika neurtu diotuzte indarrak, eta Goiburuko kirolariak irabazi dute lehia. Jendetza bildu da desafioa ikusteko irrikatan eta txaloka eskertu dute kirolariek egin duten ahalegina. Argazki bilduma eta bideoa, ikusgai:

Hona zeintzuk osatu dituzten bi taldeak:

Goiburu:

Segan: Malou Henriksen; zorroztailea: Juantxo Lopez de Munain; belar biltzaileak: Aitor eta Eneko.

Lokotxa: Jon eta Beñat.

Txinga: Imanol Usandizaga.

Korrika: Iñaki Lopez de Munain.

 

Etxeberrieta:

Segan: Unai Larrarte; zorroztailea: Juan Antonio; belar biltzaileak: Alex eta Iker.

Lokotxa: Gaizka eta Xabat.

Txinga: Austin Olano.

Korrika: Saioa Urrutia.

 

Alaitz Imaz eta Bixente Mitxelena aritu dira epaile lanetan. Unai Ormaetxeak aurkeztu du saioa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!