Sanestebanak 2022

Oilasko biltzea ospatu dute Goiburu auzoan

Aiurri 2022ko uzt. 31a, 22:20

Makina bat gaztek hartu dute parte Oilasko Biltzean Goiburu auzoan, goizean goiz hasita, San Esteban jaien lehen egunarekin batera. 

Xabi Urretabizkaia, Xanti Azurmendi, Unai Dorronsoro, Mikel Urretabizkaia, Jon Lopez de Munain eta Maialen Lopez de Munain musikariak izan dituzte bidelagun egun osoan. Baserriz baserriko joan etorriak eginda gero, plazan bazkari baten bueltan bildu dira guztiak. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!