Sanestebanak 2022

Pilota partidak frontoian eta Gora Kaletxiki Bandaren emanaldia, San Esteban egunean

Aiurri 2022ko abu. 3a, 07:00

Goizeko 11:30etan hasita, Goiburu jaietan murgilduko da. Suziriekin eta kanpai-errepikarekin abiatuko dira. Pilota patidak eta Gora Kaletxiki Bandaren emanaldiaren ostean, trikitilariak eta mus eta toka lehiaketak izango dira Goiburun. Txosna eremuan bazkaltzeko eta afaltzeko aukera izango da.

Abuztuak 3, asteazkena

11:30 Jaiei hasiera. Suziriak eta kanpaiak auzoko ermitatik.

12:00 Meza San Estebango ermitan, Andoaingo abesbatzarekin. Ondoren hamaiketakoa plazan.

12:30 Pilota partidak frontoian. Eskuz binaka: Loidi-Arberas eta Santa Cruz-Jauregi.

13:00-14:00 Gora Kaletxiki txaranga. Bertan bazkaltzeko aukera egongo da.

17:00-19:00 Maialen eta Iñaki Lopez de Munain trikitilarien emanaldia.

17:00 Mus eta toka lehiaketa.

20:00 Bertan afaltzeko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!