Menuari erreparatuta, janari goxoa eta prezio hobeak aurki daitezke: Kostilla, piper beteak, arrain pastela, kroketak, marisko ‘goilaratxoak’… Asteburuari begira, eskaintza zabaltzekotan dira lanerako beti prest dauden Jai Batzordeko kideak. Makarroiak eta pasta entsalada eskaintzekotan dira. Larunbat eguerdian eta igande gauean, beraz, auzoko plazan merke eta on bazkaltzeko aukera paregabea dago.
Larunbat gaueko afarirako txartelak behar dira
Larunbat gauekoa auzotar guztien afaria izango da, baita jai batzordekideena ere. Kanpotik ekarritako janaria ekarriko dute eta bertan afaldu nahi duenak ostiral honetan hasita (28 euroko prezioan) eskura ditu txartelak jai eremuko txosnan.
Udalak Hiribus zerbitzua eskainiko duela kontutan izanik, andoaindarrentzat asteburu honetan Goiburu-San Esteban auzora hurbiltzea plana borobila da.