Sanestebanak 2022

Giro bikaina frontoian, auzotarren arteko herri kirol desafioan

Aiurri 2022ko abu. 7a, 08:47

Aizkoran, harria altxaz eta lokotxa bilatzen aritu dira auzotarrek, bi taldetan banatuta. Auzotar ugari hurbildu zen frontoira, lehia gertutik jarraitzera eta partaideak animatzera. Oso giro onean joan zen jardunaldi osoa.

Auzoan bazkaltzeko aukera zegoen plazan. Bazkalostea luzatzeko toki aproposa da hura. Euskaraldiaren Txokoan haurrek margotzeko eta jolasteko aukera izan zuten. Malkogarriyak taldekoak prestaketa lanetan zebiltzan, eta baita artisautza arropa eta garagardoa eskaintzen zuten postuak ere.
 
Giro horretan jokatu zen Desapiyua. Aizkorarekin hasi ziren jokoan eta urdinek eskarmentu handiagoa erakutsi zuten, hasiera-hasieratik. Abantaila hartu zuten eta horri esker harria jasotzeko eta lokotsak biltzen hasteko lasaiago aritu ziren urdinak.
 
Partaide guztiek ere txalo ugari jaso zituzten. Bereziki eskertu zuten ikusleek Iñaki Lopez de Munain gazteak aizkorarekin egindako saiakera.
 
Atzoko partaideak hauexek izan ziren:

Gorriak:

  • Aizkoran (Imanol Otermin eta Iñaki Lopez de Munain).
  • Harri jasotzen (Lander Otermin). Laguntzailea (Iñigo Urretabizkaia).
  • Lokotsak (Nagore Ormaetxea).

Urdinak:

  • Aizkoran (Andoni Mendizabal eta Iker Mujika).
  • Harri jasotzen (Jon Lopez de Munain). Laguntzailea (Xabier Urretabizkaia).
  • Lokotsak (Maddi Jauregi).
 
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!