“Elizen eta dorretxeen artean”, bisita gidatua larunbat honetan

Aiurri 2022ko abu. 12a, 12:54

Buruntza auzoko parke arkeologikotik abiatuta Kale Berrian amaituko da, ordu eta erdiko (10:30-12:00) ibilbidea egin eta gero. Bi aukera daude aurrez izena emateko: donostialdea@behemendi.eus helbidera idatzita, edota 656 705 243 telefonora hots eginda. Ainhoa Aiertza herriko kultur eragileak emango ditu azalpenak.

Uztailaren 16an egiteko zen bisita gidatua, baina abuzturen 13ra atzeratu behar izan zuten antolatzaileek, aurreikusita zegoen bero zakarra zela medio.

Andoainen barrena bidaiatu, eta zenbait eraikin historikoen bidez, herriaren historia eta pasarteak ezagutzea du helburu irteerak. Besteak beste, honako eraikinak historikoak jorratuko dira: Buruntzako San Martin eliza zaharra, Berrozpe etxea, Sagarmendi, San Martin Tours parrokia, Urigain jauregia, Udaletxea, Santa Krutz eliza eta Jauregi dorretxea.

Donostialdea Turismoa erakundeak doako irteera gidatuak antolatuak ditu uda honetan eskualdea eta bere ingurunea ezagutzeko, eta biharkoa izango da horietako bat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!