Buruntzako jaiak 2022

Cencillok eta Gurrutxagak doinu politez osatutako kontzertua eman zuten Buruntzan, atzo

Aiurri 2022ko abu. 16a, 09:38

Susana Cencillo akordeoilariak eta Iban Gurrutxaga gitarra joleak kontzertua eskaini zuten Buruntza auzoan, atzo ilunabarrean. "Hango eta hemengo kantak" izenburupean, munduko eta Euskal Herriko doinuez osatutako kontzertu gozagarria eman zuten. Emanaldiaren zati baten bideoa eta argazki bilduma, ikusgai: 

Gaur, asteartearekin, San Roke eguna izaki, Buruntza auzoko bigarren jai egunari ekingo diote. Hona egitaraua: 

10:30 Olagain txistularien kalejira auzoan barrena.

11:00 Meza auzoko hildakoen alde, San Martin eliza zenaren aztarnen inguruan. Kantari ariko dira bertsolariak.

11:30 Soka dantza, txistularien eta Urki dantza taldeko kideen eskutik.

11:30 Euskaraldiaren txokoa.

12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Agin Laburu.

12:45 Toka txapelketa.

13:30 Bazkaria Gaztañagan. Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolarien saioa.

18:00-20:00 Erromeria Elustondo anai-arreben eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!