Jon Ibañez 21 urteko andoaindarra hil da auto istripuz Sorian

Aiurri 2022ko abu. 16a, 11:46

Soriako Hinojosa del Campon jazo zen ezbeharra, astelehenean, goizeko 07:44ean. Antza ibilgailua errepidetik irten zen; hildakoa andoaindarra zen eta autoan zihoazen bi larriki zauritu ziren. Arratsaldeko 18:00tan gaztearen omenez minutu bateko isilunea egingo da Zumea plazan: "Jon gogoan hartu nahi dugu, zerutik ikus dezan zenbat maite dugun".

Gaztea Leizaran eskubaloi taldeko jokalaria zen, senior mailan. Taldeak doluminak eman dizkie familiakideei eta gertukoei, baita laguntza eskaini ere. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!