Buruntzako jaiak 2022

Egun osoko festa ospatu dute Buruntzako auzoan, San Roke egunean

Aiurri 2022ko abu. 16a, 21:16

Gaur San Roke eguna izanik, jai egitarau bete-betearekin gozatu dute Buruntzako auzotarrek eta bertara hurbildu diren gainerako lagunek, Jai Batzordeak antolatuta. Olagaineko txistularien kalejira, meza, Mendiluze eta Laburu bertsolariak, Soka dantza, hamaiketakoa, toka txapelketa, bazkaria, erromeria... Egun handia argazki bilduma zabalaren eta hainbat bideoen eskutik ikusteko aukera, klik batera:  

Honatx, zehatz, zeintzuk izan diren egitaraua osatu duten ekitaldiak:

10:30 Olagain txistularien kalejira auzoan barrena.

11:00 Meza auzoko hildakoen alde, San Martin eliza zenaren aztarnen inguruan. Kantari, bertsolariak.

11:30 Soka dantza, txistularien, Urkikoen dantzarien eta auzotarren eskutik.

11:30 Euskaraldiaren txokoa.

12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Agin Laburu.

12:45 Toka txapelketa.

13:30 Bazkaria Gaztañagan. Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolarien saioa.

18:00-20:00 Erromeria Elustondo anai-arreben eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!